Gizon bat hil da, Kontxan bainua hartzen ari zela
DONOSTIA. Gizon bat hil zen atzo, Donostiako Kontxako hondartzan bainua hartzen ari zela. Ertzaintzak emandako datuen arabera, 16:30ean izan zen ezbeharra. Gizona uretatik ateratzea lortu zuten, eta larrialdi zerbitzuak hara bertaratu ziren, baina ordurako hilda zegoen. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da, eta gizonari autopsia egingo diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu