ezbeharra

Gizon bat hil da Lodosan, ihes egindako zekor batek adarkatuta

Herriko jaiak 24 orduz etengo dituzte, heriotza dela eta. Entzierroko itxituratik ihes egin eta hainbat ikusleren aurka jo du animaliak. Beste pertsona bat zaurituta dago. 

2011ko abuztuaren 2a
18:11
Entzun

Gizon bat hil da Lodosan (Nafarroa), entzierroko itxituratik ihes egindako zekor batek adarkatuta. Animaliak hainbat ikusleren aurka egin du, eta beste pertsona bat ere zauritu du. Hildakoak 74 urte zituen, jaiotzez Lodosakoa zen eta Donostian bizi zen.

Herriko jaiak 24 orduz etengo dituzte, heriotza dela eta.

SOS-Nafarroak  jakinarazi duenez, ezbeharra 09:00etako entzierroan gertatu da. 74 urteko gizonak lepoan jaso du adarkada, eta hil egin da. Beste gizon bat bekokian zauritu da, arin, eta Lizarrako Garcia-Orcoyen ospitalera eraman dute.

Gaurko entzierroa Lodosako jaietako hirugarrena izan da, eta Prieto de la Cal ganadutegiko zekorrak aritu dira. Ihes egindako animalia abeltzainak berak jaurtitako dardo lasaigarrien bidez baretu dute, eta kamioira sartu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.