65 urteko gizonezko bat 4X4 auto bat gidatzen ari zen; errepidetik irten, eta irauli egin da ibilgailua. Bertan hil da.
NA-134 errepidearen 75,8 kilometro zatian gertatu da ezbeharra, Mendabia aldean, Nafarroan.
Nafarroako larrialdi zerbituzek 15:30 aldean jaso dute gertatuaren berri. Inguruko zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute biktima piztu. Auzia ikertzen ari da Guardia Zibila.