ezbeharra

Gizon bat hil da Mungian, auto batek harrapatuta

BI-2121 errepidean gertatu da ezbeharra, Gernikara bidean. Beasainen kamioi bat Oria ibaira erori da, CAF lantegiaren parean, Ezkiaga auzoan. Gidaria onik atera da.

Beasainen ibaira erori den kamioia. BERRIA
2013ko azaroaren 27a
15:31
Entzun

Gizonezko bat hil da gaur goizean Mungian, Bizkaian, auto batek jota. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eman du ezbeharraren berri. Mungiakoa zen gizona, eta 80 urte zituen. Gernikarako bidean jo du autoak gizona, BI-2121 errepidean. Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dute hura osatu.

Beasainen ere izan istripu bat, Oria pasealekuan, Ezkiaga auzoan. Kamioi bat Oria ibaira erori da, CAF lantegiaren parean. Beasaingo udaltzainek jakinarazi dutenez, gidaria onik atera da. Kamioia errekan geratu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.