Ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin da 11:48an. Istripua AP-48 autobideko 213. kilometroan gertatu da, Murchante inguruan, Zaragozarako bidean.
Ibilgailuaren barnean zeuden bi pertsonak larri eraman dituzte erietxera: emakumea Sofia Erregina ospitalera (Tutera) eraman dute anbulantzian; gizona, berriz, Nafarroako Erietxera eraman dute helikopteroz, baina hil egin da.
Istripua zergatik gertatu den ikertzen ari dira.