Goizean jaso dute abisua larrialdietan, 10:45ean: Oñatiko Araotz auzoko malda batean behera amilduta zegoela ibilgailu bat. Larrialdietako zerbitzuak iritsi direnerako hila zen gizona.
Ertzaintzak ikerketa hasi du ezbeharra zer-nola gertatu den argitzeko. Lehen zantzuen arabera, pista batean zihoan autoa, eta maldan behera joan da. Autopsia egitera eraman dute gidariaren hilotza. 38 urte zeuzkan, eta Oñatikoa bertakoa zen.