denboralea

Gizon bat hil da Ondarroan, olatuak uretara bota ondoren

Ondarroako portuaren eta Saturraran hondartzaren artean aurkitu dute, uretan, Gurutze Gorrikoek. Denboralea gogor ari da jotzen kostaldea. 14:30ean zen itsasgora. Bideoa: Denboralea Donostian (Ander Gartzia, BerriaTB).  [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2032/[/berriatb]

2014ko urtarrilaren 28a
17:22
Entzun

43 urte zituen, eta senegaldarra zen jatorriz. Ondarroako Egidazu kaian zebilen, paseatzen, nahiz eta olatu handiak daudenean portuko arduradunek itxi egiten duten barra puntaraino joateko bidea. Gizonak, ordea, aurrera egin du barra puntara joateko bidean; olatuak gainez egin eta uretara bota du, portuaren muturreko bihurgunearen inguruan zegoela.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 10:45ean jausi da gizonezkoa uretara. “Gurutze Gorriaren bi txalupa eta Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu dira”. Ondarroako portuaren eta Saturraran hondartzaren artean aurkitu dute Gurutze Gorrikoek. Uretatik atera eta portura eraman dute. Medikuak saiatu dira suspertzen, baina ezin. Portuko langileen esanetan, gizonezkoak “denbora asko” egin du uretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.