Gizonezko bat zendu da gaur arratsaldean Ortuellan (Bizkaia), aldirietako tren batek jota. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Ortuellako geltoki inguruan gertatu da ezbeharra. Trenak azpian hartu du gizonezkoa, eta atera ezinik geratu da. Larrialdi zerbitzuek ez dute lortu onik ateratzea.
Trenbidea itxita dago Trapagarango eta Ortuellako estazioen artean. Renfek autobusak antolatu ditu bi estazioen arteko zerbitzua egiteko, Espainiako trenbide sarearen kudeatzaileak jakinarazi duenez.