Gizon bat hil da Zestoan, traktoreak azpian hartuta

2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun
ZESTOA. Gizon bat hil zen atzo goizean Zestoan (Gipuzkoa), traktorean zihoala ezbeharra izanda. Malda batean behera erori zen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, eta ibilgailuak azpian harrapatu zuen. 11:30ean gertatu zen, lursail batean. Ezbeharra izan zuenean Lasao inguruan egurra garraiatzen ari zela jakinarazi dute. Azpeitikoa zen gizona, 76 urtekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.