40 urteko gizonezko bat hil da gaur eta 34 urteko beste bat zauritu Zornotzan, N-643 errepidean izandako istripuan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
14:20etan izan da ezbeharra, saihesbidean, kamioi baten eta lau autoren artean. 40 urteko gizonezkoa hantxe zendu da. Zauritutakoa Galdakaoko eritxera eraman dute.
Ertzaintzak bi norabideetan itxi du errepidea.
Bizkaibuseko bidaiari bat zauritu da Barakaldon auto batekin izandako istripuan
Goizeko bederatziak inguruan istripua izan dute Bizkaibuseko autobus batek eta Peugeot 307 auto batek N-637 errepidean, Barakaldon (Bizkaia), Rontegiko zubian. Bi ibilgailuek talka egin dute, batak bestea atzetik harrapatuta. Ondorioz, autobuseko bidaiarietako bat, emakumezko bat, zauritu egin da, eta San Eloyko erietxera eraman dute, lehen azterketen arabera, zauri arinekin.
Istripuaren ondorioz, bideetako bat itxita egon da ordubete inguruz, eta auto ilarak sortu dira.
Errepideak
Gizon bat hil da Zornotzan izandako errepide istripuan
Kamioi baten eta lau autoren artean gertatu da ezbeharra, 14:20etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu