12:00ak aldera, gizon bat hil da Zornotzan (Bizkaia) trenak harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Aita Roman Urtiaga kaleko pasabidean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta hilda zegoen ordurako gizona, eta heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.
Ertzaintzak ikerketa hasi du arrazoiak argitzeko.