Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 9:15ean gertatu da istripua. Jaguar X Type markako autoa errepidetik atera da eta irauli egin da, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik.
Larrialdietako zerbitzuak istripua gertatu den lekura joan dira, eta gizonezkoa suspertzen saiatu dira, baina alferrik izan da. Zauri larriak zituen, eta hil egin da.
A-8an auto ilarak sortu dira ezbeharraren ondorioz.