HILKETA

Gizon bat hil dute Andoainen

Ustezko hiltzailea atxilotu egin du Ertzaintzak; 21 urte ditu. Bart aurkitu dute hilotza, Andoaingo etxebizitza batean, indarkeria zantzuekin.

2012ko ekainaren 26a
12:49
Entzun

Gizon bat hilda aurkitu dute bart gauean Andoainen, Gipuzkoan, etxebizitza batean. Gauerdia baino lehen topatu dute hilotza ertzainek, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Orain egun batzuk hil zuten gizona, lehen ikerketen arabera; gorpua usteltzen hasia zegoen, armairu batean. Ustezko hiltzailea atxilotuta dago. 21 urte ditu. Liskarra izan zuten hildakoak eta biek.

Hilketa gertatu den etxebizitzan jende gehiago bizi direla azaldu du Herrizaingo Sailak. Utzitako eraikin bat da, hiru solairukoa; Andoaingo Kaletxiki auzoan dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.