Gizon bat labankadaz hi dute gaur arratsaldean Bilboko Abandoko geltokian, borrokaldi batean antza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Erasoa arratsaldeko bostak aldera gertatu da. Ertzaintzak berehala hesitu du ingurua, osasun langileek zauritua artatzen zuten bitartean. Gizonezkoa larri eraman dute Basurtuko ospitalera, eta bertan hil da. Hainbat hedabidek zabaldu zutenez, erasoan hildako gizonak 20 urte inguru zituen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, erasoa gertatu eta berehala, Ertzaintzak polizia operazioa abiatu du erasotzaileak atzemateko, eta 20:30ak aldera 18 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, ustez erasoan parte hartzeagatik. Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak.