Goizean gertatu da ezbeharra, 06:00 aldera. Herritar bat hil dute Donostiako Katalunia Plazan, arma zuri batekin eraso eginda. Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du, gertatutakoarekin lotura duelakoan. Gizonak polizia aurrekariak ditu. Hildakoa, berriz, oraindik ez dute identifikatu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du.
Gizon bat hil dute Donostian, arma zuri batekin eraso eginda
Goizean gertatu da, 06:00 aldera, hiriaren erdigunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu