Sud Ouest kazetak argitaratu duenez, 30 urte inguru dituzte erasotzaileak nahiz hildakoak. Gauerdi aldera, Donibane Lohizuneko Akotze auzora (Lapurdi) joateko deia jaso du Poliziak, RD810 errepidean izandako eraso baten harira.
Ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko. Lehen datuen arabera, auto gidari bat eta motor gidari bat eztabaidan hasi dira, eta autoaren gidariak labanaz eraso dio motor gidariari. Heriotza eragin dio horrek.
Erasotzaileak ihes egin du autoan, baina lekuko batek haren matrikula zenbakiaren berri eman dio Poliziari, eta geroago atzeman dute.