hilketa

Gizon bat hil dute labankadaz Miarritzen

47 urteko gizon bat hil dute Miarritzeko etxe batean, lapurreta egitera sartu zelakoan.

Ipar Euskal Herriko Hitza
2014ko irailaren 1a
16:58
Entzun

Atzo gertatu zen ezbeharra, Miarritzen, 07:30ean. Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez, antza, gizona Miarritzeko etxe batera sartu zen lapurreta bat egitera, eta etxeko jabeak esnatu ziren. Jabeek, defenditu nahian, labankada bat eman zioten ustezko lapurrari. Lepoan jaso zuen labankada, eta sorosleek ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko.

Poliziak etxean ziren bi pertsonak atxilotu zituen. Ikerketa gauzatzen ari dira, eta gizona lapurreta baten ondorioz hil den edo ez aztertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.