Udaltzainek hiru pertsona atxilotu dituzte Santurtzin (Bizkaia), bart gertatu den hilketa batekin lotura dutelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
23:00 aldera izan da gertaera, Viktoria Erregina pasealekuan, portutik gertu. Gizon bati arma zuriz egin diote eraso, eta hil egin da. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.