51 urteko gizon bat hilik aurkitu zuten atzo goizean Portugaleteko Manuel Calvo kalean (Bizkaia), San Roke festak direla-eta herrian antolatuta dagoen txosna gunearen inguruan. Barakaldokoa da hildakoa, eta, Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, bortxa arrastoak zituen haren gorpuak.
Iturri beraren arabera, atzo goizeko zortzietan dei bat jaso zuen Ertzaintzak, Portugaleten hildako bat agertu zela esanez. Epaileak goizeko hamarretan agindu zuen gorpua altxa zezaten, eta autopsiaren emaitzak jaso arte ezin izango da zehaztu zein izan den heriotzaren arrazoi zuzena, ikerlariek bortitza izan delako zalantzarik ez duten arren. Ikerketa hori sekretupean jarri du epaileak.
GERTAKARIAK
Gizon bat hilda aurkitu dute Portugaleten, bortxa arrastoekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu