Gizon bat hilik azaldu da Sobrongo urtegitik gertu

2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
GASTEIZ. 52 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten atzo Ertzaintzak eta Guardia Zibilak, Ebro ibaian, Sobrongo urtegitik gertu (Lantaron, Araba). Gizonak egunak zeramatzan desagertuta. Pertsona batek aurkitu zuen hildakoaren autoa, eta abisua eman zuen. Gorpua ibiaren bazterrean aurkitu zuten, eta suhiltzaileek erreskatatu zuten. Gizona Burgoskoa (Espainia) zen. Desagertzea Miranda Ebron (Burgos, Espainia) salatu zuten, beraz, Guardia Zibilak ikertuko du kasua .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.