Gizon bat hiltzea egotzita atxilotu zituztenak, preso

2023ko urriaren 1a
00:00
Entzun
BAIONA. Baionako bestetan gizon bat «nahitara hiltzea» leporatuta, bost gizon akusaziopean ezarri eta preso sartu zituzten atzo, Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak agiri batean jakinarazi duenez. Sei lagun atxilotu zituzten asteazkenean; jakinarazi zuten ustezko hiltzaileak izatea egozten dietela hiruri, eta ihes egiten lagundu izana beste hiruri.

21 eta 27 urte artean dituzte denek. Bost presondegian sartu dituzte, eta seigarrenari kontrol judiziala eman diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.