Gizon bat hiltzea egotzita Donostian atxilotutako bi gizonetako bat espetxeratu dute

Beste atxilotua behin-behinean aske geratu da. Asteazken goizaldean atxilotu zituzten, beste gizon baten heriotzarekin harremana dutelakoan.

Hilketa
Bi ertzain, hildakoa aurkitu zuten eraikinean sartzen. JUAN HERRERO/ EFE
2024ko apirilaren 19a
08:30
Entzun

Donostiako 1. Instrukzioko Epaitegiak fidantzarik gabe espetxera bidali du asteazkenean Donostian izandako hilketan parte hartu zutelakoan Ertzaintzak atxiloturiko bi gizonetako bat, eta bestea aske utzi du, behin-behinean eta noizbehinka epaitegira joateko betebeharrarekin.

Gizonetako batek 54 ditu, eta besteak, 53; asteazken goizaldean atxilotu zituzten, beste baten heriotzarekin zerikusia dutelakoan. Gizon hori hilda aurkitu zuten, Antigua auzoko Mikelete pasealekuko etxebizitza batean, «kriminalitate zantzu agerikoak» zituela. Bizilagunek liskar bat izan zela ohartarazita bertaratu ziren ertzainak, eta iritsi zirenean aurkitu zuten hilotza.

Lekukoek berri agentziei azaldu dietenez, hilda aurkitu zuten pertsona hori han bizi omen ozen, alokairuan, jabearekin —gizonezko horixe espetxeratu dute— eta beste atxilotuarekin batera, eta aurretik ere liskarrak izanak zituzten. Azaldu zutenez, jabeak etxebizitza uzteko eskatu zion, baina ez zuen lortu, eta alde egiten ez bazuen hil egingo zuela mehatxu egin omen zion aske geratu berria den beste atxilotuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.