Baionako prokuradoreak ikerketa bat abiatu du 23 urteko gizon baten kontra. Gizonak 15 urte zituelarik 8 urteko neska bortxatu izana egozten diote, 2012 eta 2015 bitartean, Donibane Garazi aldean; 15 urte zituen orduan mutilak. Neskak salaketa ezarri du berriki. Ikerketa zabaltzea erabaki du, orduan, prokuradoreak. Anartean, gizona kontrol judizialpean ezarri dute, baina prokuradoreak helegitea ezarri du, eta ikerketa berehalako presondegiratzea eskatu du.
Gizonak aurrekariak ditu: iaz proxenetismoagatik kondenatu zuen Baionako Auzitegiak, neska adingabe baten kontrako proxenetismoagatik.