Indarkeria matxista

Gizon bat ikertzen ari dira, bikotekideari eraso egiteko sute bat eragin duelakoan

Sutea Iruñean izan zen, herenegun gauerdian; erredura larriak ditu bikotekideak eta Zaragozako erietxera eraman behar izan dute

Foruzain bat sutea izan den txebizitzako sarreran. JESUS DIGES, EFE
arantxa iraola
2018ko urriaren 17a
07:33
Entzun

Iruñeko Kale Nagusian sute bat jazo zen herenegun gauerdian, eta Polizia ikertzen ari da indarkeria matxistako kasu bat izan den. Sua etxe batean piztu zen, eta garrek eragindako erredurekin eraman zituzten ospitalera bertan bizi ziren bi pertsonak, ikertzen ari diren gizona eta haren bikotekidea, emakumezko bat. Zaragozara (Espaina) eraman behar izan zuten andrazkoa, erredura larriekin. Gizona Iruñeko Ospitale Gunean dago.

Beste lau lagun ere medikuek artatu behar izan zituzten kea arnastu zutelako; tartean inguruko hiru bizilagun zeuden, eta Iruñeko udaltzain bat. Kasuaren ezaugarriei erreparatu, eta ikerketa bere gain hartu zuen instrukzio epaileak atzo bertan erabaki zuen genero indarkerian espezializatutako auzitegi batera bideratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.