Ezbeharra

Gizon bat ito da Kontxako hondartzan bainua hartzen ari zela

Hildakoa 58 urteko gizonezkoa da, eta beste lagun batekin Klub Nautikoko pasealekutik gertu igerian ari zela kordea galdu eta ito egin da.

2005eko uztailaren 19a
18:49
Entzun
Ezbeharra arratsaldeko 14:45ean gertatu da Kontxako hondartzan, Herrizango Sailak jakinarazi duenez. Bi lagunak bainua hartzen ari zirela batek kordea galdu du. Orduan hurbil zeuden inguruko jendeari laguntza eskatu die besteak, eta gizonezkoa uretatik hondarretara atera dute. Larrialdietako taldea saiatu da gizona suspertzen, baina ezin izan dute ezer egin bihotza gelditu baitzaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.