Gizon bat ito da Lagako hondartzan, Ibarrangelun (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Bizkaiko Diputazioak azaldu du sorosleek hiru lagun erreskatatu dituztela, baina ez dutela lortu horietako bat suspertzea.
Ipar Euskal Herriko hiru turista ziren, Lagara bisitan joandakoak.