Gizon bat itota hilda aurkitu dute Getxon (Bizkaia), Areetako hondartzatik gertu, 07:00ak aldera. Marokoko bandera zuen ontzi batetik egin du salto, beste bi lagunekin batera.
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, Getxoko kanpo itsasadarrean ainguraturik zegoen merkataraitza ontzi batek uretara salto egin duten lagunetako bat ikusi eta erreskatatu du 04:00ak aldera. Erreskatatuak berak aitortu du beste bi kiderekin batera salto egin duela ontzi marokoar batetik.
Momentu hauetan Itsas Salbamentuko ontziak, Guardia Zibila, Gurutze Gorria eta Ertzaintza hirugarren pertsonaren bila ari dira.