Bart gaueko 1:30ak aldera gizon baten gorpua aurkitu zuten Donostiako Lauaizeta kalean. Ertzaintzaren arabera, «indarkeria zantzu nabarmenak» zituen, eta jada atxilotu dute 32 urteko gizon bat heriotzarekin zerikusia duelakoan.
Hildakoa kalean bertan aurkitu zuten. Odol putzu handi bat zuen inguruan, eta handik metro gutxira zegoen autokarabana batean zegoen atxilotu duten gizona; arropan odol arrastoak zituen.
Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du, baina argitu du, lehen usteen arabera, elkar ezagutzen zutela biktimak eta erasotzaileak.