Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, atzo behin-behinean kartzelan sartu zuten gizon bat Iruñeko adin txikiko neska baten sexu askatasunaren aurkako delituagatik.
Salaketaren arabera azken bost urteetan izan dira erasoak, kartzelaratutako gizona adin txikiko neska horren amaren bikotekide zen, eta elkarrekin bizi ziren Iruñan bertan.
Iruñeko Udaltzainek atxilotu zuten gizon iruñarra, justiziaren esku jartzeko.