Gizon bat labanaz hil dute Bilbon, eta Lemoan preso hartu ustezko hiltzailea
Bilboko Santutxu auzoan, 43 urteko gizon bat hil zuten herenegun, labanaz, eta ustezko hiltzailea atxilotu zuten ertzainek atzo iluntzean Lemoan. Gizon bat da atxilotua, eta bera akusatu dute hilketaz. Igande gauean bertan identifikatu zutela azaldu dute ertzainek, eta haren bila aritu ziren, atzo preso hartu zuten arte. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, igandean, 20:00 aldera, bi pertsonak liskarra izan zuten Santutxuko Iturribide kalean. Eztabaidan ari zirela, batek labana atera, eta besteari eraso zion. Zaurien ondorioz hil zen. Ustezko hiltzaileak ihes egin zuen. Ertzaintzak ikerketa hasi zuen gertatutakoa argitzeko, eta atzo atxilotu zuten ustezko hiltzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu