Gizon bat labankadaz hilda aurkitu dute Portugaleteko zahar etxe batean

Goizaldean aurkitu dute 91 urteko gizona, bularrean labankada bat zeukala. Zer gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza.

Portugaleteko Aspaldiko egoitza. BERRIA
2020ko irailaren 1a
09:24
Entzun

Portugaleteko Aspaldiko egoitzan (Bizkaia) gertatutako adineko erabiltzaile baten heriotza ikertzen ari dira. Goizaldean aurkitu dute gizona, lurrean, bularrean labankada bat zeukala. Suspertzen saiatu dira, baina bertan hil da. 91 urte zeuzkan.

Ertzaintza ikertzen ari da zer gertatu den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.