Gizon bat larri zauritu da Oteizan, lan istripuz
OTEIZA. Langile bat larri zauritu zen atzo Oteizan (Nafarroa). Zauritutako langilea, 37 urteko gizona, Lizarrakoa da (Nafarroa), eta Oteiza inguruko zelai batean ari zen lanean. Traktore baten transmisioak hanka harrapatu zion, eta oinaren zati bat erauzi. Lizarrako erietxera eraman zuten artatzeko. Foruzaingoa gertaera ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu