Istripua

Gizon bat larri zauritu da Tuteran, kirol hegazkin batekin izandako istripuan

Zauritua 47 urteko gizonezkoa da, Tuterako (Nafarroa) bizilaguna.

jarraia156718.jpg
2018ko irailaren 16a
09:57
Entzun

Gizon bat larri zauritu da Tuteran, Agua Salada aerodromoan, kirol hegazkin bat pilotatzen ari zenean, hegazkinak lurra jo duenean. Zauritua bakarrik zihoan hegazkinean.

Aerodromoan ziren pertsona batzuk eman diete abisua larrialdi zerbitzuei. Horiek aerodromora bertaratu dira, eta Nafarroako ospitalera eraman dute zauritua, helikopteroz.

Lehen informazioen arabera, pilotua hegazkinarekin bira egiten saiatu da lurretik altuera txikira, eta hegoetako baten ertzarekin lurra jo du.

Aerodromoko kideek hegazkinetik atera dute pilotua, hegazkinak su hartuko zuen beldurrez. Izan ere, kolpearen ondorioz erregaia isuri da lurrera.

Larrialdi zerbitzuek suhiltzaile talde bat eta polizia bidali ditu aerodromora. Polizia gertakariak ikertzen ari da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.