Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gizon bat larri zauritu da Zornotzan (Bizkaia) gertatutako auto istripu batean. Gizonezkoaren ibilgailuak eta kamioi batek elkar jo dute, eta, ondorioz, 43 urteko gidaria autoan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute.
Istripua goizaldeko 04:30 inguruan gertatu da, N-634 errepidean. Poliziak bi orduz errepidea itxi egin du.