Bala batek zauritutako gizon bat aurkitu zuten atzo goizean Angelun. Sabelean kolpaturik, Baionako ospitalera eraman zuten. Iduriz, AFP agentziaren arabera, goiz bukaeran ospitaletik atera ahal izan zen.
Bizitegi bateko lurpeko aparkaleku batean zegoen gorputza, sokak batez estekatua, sutan zegoen auto baten ondoan. Poliziaren arabera, hiru armatu kaputxadunek ihes egin zuten handik.