Galdakaoko N-634 errepidean furgoneta bat irauli da, eta gidaria zauritu egin da. 16:00ak aldera gertatu da ezbeharra, eta bi orduz itxita egon da errepidea Bilborako noranzkoan.
57 urteko gizona harrapatuta geratu da furgoneta barruan, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Galdakaoko ospitalera eraman dute. Furgoneta errepidean geratu da, eta horrek oztopatu du zirkulazioa Bilbora zihoazen bi errailetan. Furgoneta garabiarekin erretiratu behar izan dute, errepidea libratzeko. Bitarte horretan, autoak ez pilatzeko ertzaintzak errepide zaharrera desbideratu du trafikoa.