Gizonezko bat hil zen atzo Irunen (Gipuzkoa),autoarekinA-8 errepideko ordainlekua jota. BERRIA Taldeko banatzaile Claudio Cristian Caimaris da hildakoa. 33 urte zituen, etasortzez argentinarra zen. 08:45 aldera izan zen istripua. Autoak ordainlekuko kabinetako bat jo zuen. Suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu ziren. Baina ordurako hilda zegoen.
Asteartean beste gizon bat hil zen antzeko istripu batean. Iurretako A-8ko ordainlekuan (Bizkaia) izan zen ezbeharra, goizaldean. Hildakoak, 50 urteko gizonezkoak, kabinaren babes hormak jo zituen. Bertan hil zen. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Gizon bat zendu da Irunen, A-8ko ordainlekuko kabina bat autoarekin jota
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu