Gizon bat zendu da Lagako hondartzan bihotzekoak jota
IBARRANGELU. Ezbeharra izan zen atzo Lagako hondartzan (Ibarrangelu, Bizkaia). Bainua hartzen ari zen gizonezko bat zendu zen, bihotzekoak jota. Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, hildakoak 68 urte zituen. Osasun zerbitzuak hara joan ziren, eta gizona onera ekartzen ahalegindu ziren. Baina ezin izan zuten. Haiek baieztatu zuten bihotzekoak jota hil zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu