Lau hilabeteko espetxe zigorra eta urte eta lau hileko urruntze agindua ezarri diote gizonezko bati, bikotekide ohiari, umedun zegoela, sabelean jotzea egotzita. Iragan urriaren 9an gertatu zen erasoa, Irunen (Gipuzkoa). Erasotzaileak bikotekide ohiarekin dituen seme-alabak amarengana berandu itzuli izana eta horietako bat sendagilearengana eraman ez izana leporatu zion andreak gizonari, eta segidan, gizonak kolpea eman zion sabelean.
Bestalde, Gasteizen bi gizon atxilotu zituzten larunbatean udaltzainek, bikotekideari erasotzea egotzita. Lehena, 20 urtekoa, 06:00etan atxilotu zuten, bikotekide ohiarekin sesioan aritu ondoren hura jo zuelakoan. 11:00 aldera atzeman zuten bigarrena, Konstituzio enparantzan.
Gizon bat zigortu dute, bikotekide ohiari haurdun zegoela sabelean jotzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu