Harrapaketak eragindako zauriak sendatzera, Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten 9 urteko neskatoa eta haren aitona. Ustezko erasotzailea, berriz, Ertzaintzaren esku utzi zuen Bermeoko Udaltzaingoak. Autoarekin harrapatu zuen gizonezkoa —bere aitaginarreba izandakoa— hiltzen saiatzea leporatuta atxilotu zuten.
EH Bilduk gogor gaitzetsi du harrapaketa, eta eraso matxista izan dela azpimarratu du. Hala, datorren asteleheneko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.