Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon batek bikotekidea hil du Gasteizen, labankadaka

Tratu txarrak ematen zizkiola eta, gizonaren kontra hainbat salaketa jarri izan zituen andreak. Babes neurriak ere eskatu zituen, baina ukatu egin zizkion auzitegiak. 35 urte zituen biktimak, eta erasotzaileak 42.

2007ko ekainaren 2a
18:17
Entzun
Labanarekin eraso eginda 42 urteko gizonezko batek 35 urteko bikotekidea hil du gaur eguerdian Gasteizen, Sansomendi-Lakua auzoan.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 13:30 aldera gertatu da erasoa; ordu inguru horretan deitu diete emakumezko bat bere etxeko eskaratzean larri zaurituta zegoela esanez. Ertzaintzaren zenbait patrulla eta anbulantzia medikalizatua joan dira esandako lekura, eta sendagileek emakumezkoaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Halaber, laban batekin eraso diotelafrogatu ahal izan dute.

Hilketaren egilearen bila hasi da Ertzaintza, baina 15:00ak aldera hildako andrearen bikotekidea Ertzaintzaren polizia etxe batera joan da bere kabuz, eta atxilotu egin dute. Ustez emaztea hiltzeko erabili duen aiztoa atzeman diote poliziek.

Hildako emakumezkoak behin baino gehiagotan salatu zuen gizona, tratu txarrak ematen zizkiola eta. Hala ere, elkarrekin bizi ziren. Era berean, babes neurriak eskatu zituen, baina auzitegiak ukatu egin zizkion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.