GENERO INDARKERIA

Gizon batek bikotekidea jo du, eta atxilotu egin du Ertzaintzak

Bilbon atzeman dute gizonezkoa.

2014ko maiatzaren 5a
14:29
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 37 urteko gizonezko bat atzeman du bart goizaldean, Bilbon. 02:30 aldera, emakume batek dei egin dio Ertzaintzari, jakinaraziz haren bikotekideak eraso egin diola biak bizi diren etxebizitzan.

Bertara joan dira poliziak, eta andreak azaldu die bikotekideak iraindu eta mailu batekin jo duela. Lehenago ere jo izan duela ohartarazi die emakumeak, baina ez duela inoiz salaketarik jarri. Komunean babestu da andrea, eta bertatik deitu du Ertzaintzara. Erasotzailea ihesi joan da etxetik.

Etxebizitzatik gertu topatu dute ertzainek bikotekidea, eta atxilo hartu dute, genero indarkeria egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.