Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon batek emaztea eta bi alaba hil ditu Angelun

Belle Marion kaleko etxe batean gertatu dira hilketak. 11 eta 16 urte zituzten umeek. Gero bere burua hil du gizonak. Hilketak nola gertatu diren ez dago argi; Baionako prokuradoreak bihar emango du prentsaurrekoa ikerketaren berri emateko.

Polizia, hilketa izan den etxean. ISABELLE MIQUELESTORENA
2016ko ekainaren 21a
07:15
Entzun

Belle Marion etorbidean gertatu dira hilketak, etxe batean. Claude Olive alkatea gertaeren tokira joan da, eta "familiako drama" izan dela dirudiela azaldu du.

Nolanahi ere, ez dago batere argi zer gertatu den. Hedabide batzuek zabaldu dutenez, armatutako gizona etxean itxi da, eta tiroka hil ditu emakumea eta bi umeak; 11 eta 17 urteko bi neskato —hiru alaba zituzten—. Hainbat iturrik diote hilketa atzo gertatu zela, eta gaur topatu dituztela gorpuak. Izan ere, iturri batzuek diote seme-alabak eskolara joan ez direnez familiakoak kezkatuta zeudela. Gainera, bizilagun batek abisua eman dio poliziari, gizonezkoak emaztea eta seme-alabak atxikita zituela esanez. Gaur arratsaldean, polizia etxebizitzara sartzen hasi denean egin du bere buruaz beste gizonezkoak.

Frantziako Poliziak erabat itxia eduki du Belle Marion etorbidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.