Euskal Herria

Gizon batek sua eman dio bere buruari, Barakaldoko epaitegiaren aurrean

Portugaleteko udaltzainek atxilotu egin zuten atzo gizona, istilu baten ostean. Gurutzetako Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Berria.info
2014ko urtarrilaren 24a
15:27
Entzun

Gaur 13:00ean gizon batek bere buruari su eman dio, Barakaldoko epaitegitik atera eta gero. Ertzaintzaren patruila bat hara joan da, eta ertzainek sua itzali dute. Gizona berehala Gurutzetako Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Ertzaintzako iturriek adierazi dutenez, ez dakite zer arrazoirengatik su eman dion gizonak bere buruari. Arrazoiak ikertzen ari da Ertzaintza. Une honetan, Gurutzetako Ospitaleko erredura unitatean dago gizona.

Auzitegiko iturrien arabera, atzo "arazoak" izan zituen Portugaleteko udaltzainekin, eta atxilotu egin zuten. Gaur epaitegira eraman dute. Eta horren ondotik su eman dio bere buruari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.