Bikote bat eztabaidan ari zen, atzo goizaldean, Bilbon. Gizonezkoak jarrera bortitza erakutsi zuen emakumearekiko: bikotekidea bultzatzen hasi zen. Bertatik pasatu ziren zenbait udaltzain, erasoa ikusi, eta gizonaren kontra joan ziren.
Hala ere, gizonezkoak bikotekidea bultzatzen jarraitu zuen, etaemakumezkoa lurrean zela buruan ostikada bat eman zion. Udaltzainek erasoa ikusi zutenean, 27 urteko gizonezkoa atxilotu zuten genero indarkeria egotzita. Emakumezkoak 28 urte ditu, eta udaltzainek eskainitako laguntza ukatu egin zuen. Ez duela salaketarik jarri esan du Udaltzaingoak.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du genero indarkeria jasaten duten andreei emateko esleitutako diru laguntzak agortu egin direla eta beste 150.000 euro erantsiko dituztela.
Gizon batek ustez bikotekidea jo du Bilbon
Bilboko Areatza pasealekuan gertatu da erasoa; ostikoka eta bultzaka tratu txarrak ematea egotzi diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu