41 urteko gizon bat atxilotu dute Donostiako Añorga auzoan ustez bikotekideari eraso egin diolakoan. Irundik (Gipuzkoa) Madrilera zihoan autobusean gertatu da erasoa 1:10ean, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Ibilgailu barnean gizonezkoak bikotekide ohia jo du eta bidaiari bat erasoa geldiarazten saiatu denean hori ere kolpatu egin du atxilotuak, ertzainen arabera.
Autobus gidariak Añorga auzoan ibilgailua gelditu du eta Ertzaintzari deitu dio erasoaren berri emateko. Han atxilotu dute ustezko erasotzailea. Emakumeak ez du salaketarik jarri nahi izan.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek ustez bikotekideari eraso egin dio Irundik Madrilera zihoan autobusean
Autobus gidariak ibilgailua gelditu du eta Ertzaintzari deitu dio erasoaren berri emateko. Autobusean zihoan bidaiari bat erasoa geldiarazten saiatu da eta hark ere kolpeak jaso ditu, ertzainen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu