60 bat urteko gizon baten gorpua atzeman zuten atzo arratsaldean Atharratzeko (Zuberoa) Ühaitza ibaian. Lehen kausitzeen arabera, istripuz hil da gizona, ez baitute indarkeria zantzurik atzeman lekuko sokorriek.
Sokorrien arabera, gizona arrantzatzera joan zen leku horretara, atzo, egunez. Oloroe (Biarno) aldeko mendiko jendarmeen esku utzi dute afera, zehazki zer gertatu den ikertzeko.