Ataungo San Gregorio auzoan, ibaiaren alboan zegoen herritar batek ikusi zuen gorpua ur gainean, atzo, arratsaldeko zortziak aldera. Larrialdi zerbitzuetara deitu zuen bizilagunak, eta horiek atera zuten gorpua errekatik. Zehazki, suhiltzaileek erreskatatu zuten gorpua, eta uretatik atera zutenean ziurtatu zuten hilda zegoela. Geroago jakin ahal izan dute 82 urteko ataundar bat zela.
Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du heriotzaren arrazoiak zehazte aldera, baina jakinarazi du, lehen begirada batean behintzat, gorpuak ez daukala bortizkeria zantzurik.