Gizartea

Gizon baten gorpua aurkitu dute Artxanda mendian

Ertzaintzak ezin izan du gizonezkoa identifikatu, gorpua deskonposizio prozesu garatuan topatu du baitu.

Artxandako berdeguneneko irudi bat. Artxiboko argazkia. JON HERNANDEZ, FOKU
2018ko apirilaren 21a
15:24
Entzun

Bilboko Artxanda mendiko baserri baten ondoan, usain indartsua atzeman zuen, atzo, herritar batek, 20:00ak aldera. Abisu eman zion Ertzaintzari, eta poliziak gizonezko baten gorpua aurkitu du, inguru horretan.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gorpua deskonposizio prozesu garatuan topatu du, eta ezin izan du oraindik hildakoa identifikatu.

Joan den martxoaren 26an, 66 urteko gizonezko bat desagertu zen inguru horretan. Bilboko Arangoiti auzoko bizilaguna da desagertutakoa. Hainbat egunez gizon hura bilatzeko irteerak egin dituzte, baina ez dute aurkitzea lortu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.