Gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldean Barrikako hondartzatik gertu, haitzetan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, ustez autoarekin erori da. Gizona oraindik ez dute identifikatu.
Ordubata eta erdiak aldera herritar batek abisua eman dio Ertzaintzari, haitzetan auto baten ondoan pertsona bat ikusi duenean. Ordubiak pasatxo zirela suhiltzaileek egiaztatu dute pertsona hilda zegoela. Bost eta erdiak inguruan erreskatatu dute hilotza, Ertzaintzaren helikopteroarekin.
Bilbora eraman dute, autopsia egitera.